Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2013/05/13

Bukaera atsegina izan du denboraldiak Stadium Galen


FUTBOLA
REAL UNION 2-1 ATHLETIC B
REAL UNION: Villanueva, Piette, Andriu, Valín, Kijera, Albistegi, Moscardó, Juan Domínguez (Balerdi, 83'), Chupe (Herreros, 93'), Lambarri, Angulo (Infante, 80').
ATHLETIC B: Magunazelaia, Bustinza, Jon García (Royo, 74'), Albisua, Saborit, Morán, Eraso, Peña, Goti (Guarrotxena, 46'), Lander (Guillermo, 83'), Vidal.

Garaipenarekin agurtu zituen zaleak Real Unionek. Partida erakargarria eskaini zuen atzo Stadium Galek, multzoko bi talde onenetarikoen artean. Jokoan ezer gutxi izan arren, oso indartsu irten zen Athletic B eta presio itogarriari esker, nagusi izan zen lehenengo minutuetan. Ordu laurdena beteta, arratsaldeko lehenengo gola sartu zuen Jonxa Vidalek. Falta alboratu bat atera eta Villanueva atezaina ezustean hartu zuen, kanpokoei abantaila emanez. Jarraian beste abagune garbi bat izan zuen Bilbao Athleticek eta Piettek desbideratu behar izan zuen baloia azken momentuan. Real Unionek estualdia izan zuen defentsan baina 33.minutuan, Lambarriri egindako penaltia ikusi zuen epaileak eta Angulok banakoa sartu zuen.

Bigarren zatian zurigorriek nagusi izaten jarraitu zuten baina denborarekin Unionek presiotik libratzea lortu zuen. Dominguezek, Chupek eta Lambarrik gola hurbil izan zuten. Sergio Franciscok Infante eta Balerdi zelairatu zituen eta gazteek aldaketa eman zioten erasoari. 87.minutuan aukera bikoitza izan zuen Unionek eta hurrengo minutuan gola iritsi zen. Infantek egin zuen erdiratzea eta Andriuk bidali zuen baloia sarera. Athletic Bk berdinketa lortzeko denbora izan zuen baina ez zuen asmatu eta hiru puntuak etxean gelditu ziren. Real Unionek Tudelano aurreratu du sailkapenean eta Tuteran bertan jokatuko ditu Errege Koparako sailkatzeko azken aukerak. Zaleek txalo zaparradarekin eskertu zuten jokalariek urtean zehar egindako lana.

realunionclub.com

No hay comentarios:

Publicar un comentario