SASKIBALOIA
GRAN CANARIA 2014 94-78 HONDARRIBIA-IRUN
Emakumeen Liga bukatzeko bost jardunaldi falta direla, hamargarren postuan dago Hondarribia Irun. Larunbatean Kanariar Uharteetan galdu zuen Gran Canaria 2014 taldearen kontra. Markagailuan antzematen den bezala,
defentsa izan zen bidasoarren arazorik handiena, 94 puntu ez baitira edozein
partidatan jasotzen. Barruko jokoan pibot kanariarrak behin eta berriro
nagusitu ziren. Italee Lucas estatubatuarra izan zen taleko onena eta 27 puntu
sartu zituen berak bakarrik. Sailkapenean atzera egin dute berdeek eta azken
aurreko postuan daude. Badirudi Bembibre
izango dela maila galduko duen taldea eta alde horretatik Hondarribia-Irunek ez
du kezkatzeko arrazoirik. Baina aurreko taldeak abantaila hartzen ari dira eta
play-offa jokatzea garesti jarri zaio Anne Peñaren taldeari.
feb
No hay comentarios:
Publicar un comentario