Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2013/02/11

Garaipenari ihes egiten utzi dio Real Unionek


FUTBOLA
CD TERUEL 3-2 REAL UNION CLUB
TERUEL : Bodo, Marc Carrasco, Beltrán, Durán, Monforte, Cristian, Gallego (Madrid,m.82), Trujillo (Llorens,m.87), Fonsi eta Richi (Cristian García,m.63)
REAL UNIÓN : Otermin, Piette, Toño Vazquez, Andriu (Infante,m.81), Herreros (Angulo,m.72), Kijera, Lambarri, Albistegi, Colinas, Juan Domínguez (Chuchi,m.84) eta Chupe.

Atzo laugarren porrota jaso zuen jarraian Real Unionek. 3-2 galdu zuen Teruelen, bi aldiz aurretik jartzea lortu zuen arren. Ondo hasi zen partida irundarrentzat, 14. minutuan Albistegik lehenengo gola egin zuelako. Union ondo ari zen eta golak abantaila handia ematen zion.  31. minutuan Beltranek berdinketa jarri zuen markagailuan baina aldageletatik bueltan, Colinasek bigarrena sartu zuen, partida txuribeltzen alde jarriz. Donostiarraren golaren ondoren epaileak Monforte jokalariari txartel gorria erakutsi zion eta hamarrekin utzi zuen Teruel. Unionek eskura zituen hiru puntuak.
Baina presioak gainditu zituen irundarrak eta bost minututan bi pentalti garbi egin zituzten. Trujillok biak sartu zituen hiru puntuek ihes egin zieten Unioni. Idiakezen taldea atzean gelditzen ari da eta hamabi puntura dauka jada laugarren postua. Diferentzia handia da eta txuribeltzen azken boladak ez du amets egiteko arrazoirik ematen. Hurrengo jardunaldian S.D. Nojak bisitatuko du Irungo Stadium Gal.


No hay comentarios:

Publicar un comentario