Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2013/01/20

Hiru jardunaldiren ondoren irabaztea lortu du Hondarribia-Irunek


SASKIBALOIA
HONDARRIBIA-IRUN 75-70 TINTOS DE TORO ZAMORA

HONDARRIBIA-IRUN: Ana Suárez (12), Italee Lucas (20), Lisa Karcic (10), Tatiana Kehsler (7), Mandisa Stevenson (22) , Tania Quintero, Sonia Reis (4) eta Laura Arroyo.
ZAMORA: Mariona Ortiz (10), Olga Chatzinikolau (9), Kim Mestdagh, Amy Denson (12), Taru Tuukkanen (13), Juana Molina (3), Dionne Pounds (16), Andrea Vilaró (3), eta Laura Gimeno (4).

Garaipen landua lortu zuen atzo Hondarribia-Irunek Hondartza kiroldegian. Jarraian jasotako hiru porroten ondoren, berriro irabaztea lortu zuen Anne Peñaren taldeak. Partida ona egin zuten eta nagusi izan ziren laugarren postuan dagoen Zamoraren kontra. Hiru jokalditan 6-0ekoa jarri zuten markagailuan berdeek. Lehenengo laurdenean zehar bederatzi puntuko aldea ere izan zuen etxeko taldeak, baina laura murriztu zuen kanpokoak hamargarren minuturako.  Bigarren eta hirugarren laurdenetan zehar, abantaila mantentzea lortu zuten bidasoarrek eta 58-52ko markagailuarekin hasi zituzten azken hamar minutuak. Zamorak hiru puntura hurbiltzea lortu zuen baina Hondarribia-Irunek ondo amaitu zuen partida. Sailkapeneko zazpigarren postuan daude berdeak, eta puntu bakarrera dute laugarrena.

Stevensonen eta Lucasen aportazio handia
Mandisa Stevensonek eta Italee Lucasek haien lehenengo partida jokatu zuten atzo Hondartzan, eta garaipenaren gakoetako bi izan ziren. Fitxatu berria den estatubatuarrak 20 puntu sartu zituen eta Stevenson pibotak 35 puntuko balorazioa jaso zuen, lortu zituen 22 puntuei eta 14 erreboteei esker.

diariovasco.com

No hay comentarios:

Publicar un comentario