Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2013/01/22

Euskal Kopatik kanpo gelditu da Bidasoa-Irun


ESKUBALOIA
BARAKALDO 21-20 BIDASOA-IRUN
BIDASOA-IRUN: Mouriño, Ugarte (2), Susperregi, Gimeno (2), Crowley (8), D.Rincón, Zubiria, Aldunate (2), Aranburu (2), F.Rincón (3), Satrustegi, Álvarez (2), Villamía eta Rúiz.

Larunbatean Barakaldon jokatutako finalerdia galduta, Euskal Kopatik kanpo gelditu da Bidasoa-Irun. Partida berdindua izan zen hasieratik, baina azkenean etxekoek lortu zuten finalerako txartela. Lehenengo jokaldietan defentsak nagusitu ziren bi aldeetan eta 3-3ko markagailuarekin iritsi zen hamabosgarren minutua. Ondoren irundarrek nagusitzen hasi ziren eta bi goleko abantaila lortu zuten atsedenaldirako bost minutu falta zirela. Baina bukaera on batekin bizkaitarrek aldageletara irabazten joatea lortu zuten (9-8).
                Bigarren zatian pareko jarraitu zuten taldeek, eta ordu laurdenaren faltan markagailua berdinduta zegoen (14-14).  Azken minutuetan etxekoek aurretik jartzea lortu zuten, gol bakarreko abantaila mantenduz. Barakaldok eta Amenabar Zarautzek jokatuko dute Euskal Kopako finala eta Bidasoak Ohorezko B Mailako bigarren itzuliaren hasiera prestatzen jarraitu beharko du. Larunbatean lagunarteko partida jokatuko du Somos Eibar taldearen kontra (12.00).

balonmano.mforos.com

No hay comentarios:

Publicar un comentario