ESKUBALOIA
Euskal Kopako finalerako txartela
bilatuko gaur Bidasoa-Irunek Barakaldoko Lasesarren. Joan den astean Egia
kanporatu zuten horiek eta bizkaitarrek, Trapagaran utzi zuten bidean. Ohorezko
B Mailako Ligako partidan 20-28 irabazi zuen Bidasoak Barakaldon baina gaurkoa partida
ezberdina izango da. Hala ere, finalera iristeko helburuarekin kantxaratuko
dira bidasoarrak. Denboraldi osoan zehar bezala, lesoak izango dira Fernando
Bolearen taldearen arazo handiena. Jon Azkueri ebakuntza txiki bat egin behar
izan diote eskuan, baina ligako bigarren itzuliaren hasierarako bueltan egongo
da. Denbora gehiago beharko dute Elurrek eta Leo Renaudek.
Ligako partidak Euskal Ligan eta Lurraldekoan
La Bacaladera Hondarribiak bigarren
itzuliko lehenengo partida jokatuko du gaur. Hondartzan izango da, lauretan
Egia Kata taldearen kontra. Donostiarrak laugarren postuan daude hemezortzi
punturekin. De la Hazaren mutilak hamargarrenean daude, hamaika punturekin.
Gipuzkoako Lurraldekoan, Irungo Gaztiak-ek Zarautzen jokatuko du bihar (12.30).
Sailkapeneko bigarren postuan daude zarauztarrak eta bosgarren irundarrak.
diariovasco.com
No hay comentarios:
Publicar un comentario