IGERIKETA
Igeriketako Kluben Euskal Herriko
Kopa izango da asteburu honetan Irungo Azken Portuko Kiroldegian. Bertan zortzi
euskal talde hoberenak lehiatuko dira Euskal Herriko talde onenaren titulua eskuratzeko
helburuarekin. Irungo Bidasoa XXI da faboritoetako bat, bai emakumeen
kategorian baita gizonezkoetan ere. Bietan Getxo izango da aurkari nagusia eta
emakumeen kasuan joan den urteko irabazlea, Fortuna Kirol Elkartea ere, kontuan
hartzeko modukoa izango da. Bidasoa XXIentzat denboraldiko lehenengo helburu
garrantzitsua da etxean jokatuko den Euskal Herriko Kopa hau.
bidasoa21.org

No hay comentarios:
Publicar un comentario