Bartzelona B liderrak bisitatuko
du bihar Irungo Artaleku Kiroldegia, Ohorezko B Mailako lehenengo itzuliko
azken jardunaldian (19.00). 18 puntu, 8 garaipen eta berdinketa bi. Edonor beldurtzeko moduko
zenbakiak dira kataluniarrenak. Bidasoa-Irun, azken bi partidak galduta, ez
dago momenturik onenean. Denboraldi hasiera bikaina egin ondoren, lehenengo
postuetako presioak eraginda beharbada, azken jardunaldietan huts egin eta
seigarren postura jaitsi dira horiak. Hala ere, presioa gainetik kenduta,
ezustekoa eman eta joan den urteko balentria errepikatzeko itxaropena du
Bolearen taldeak. Orduan, lehenengo hamar partidak irabazita iritsi zen
Bartzelona B, eta denboraldiko lehenengo porrota jasan zuen Artalekun. Partida
hartan bezala, haien onena eman beharko dute bihar Bidasoako jokalariek
eta zaleen babesa ere, ezinbestekoa izango da.
Elikagaien bilketa eta Burgeteri omenaldia
Partida bere horretan
erakargarria bada ere, beste ekimen batzuk ere antolatu ditu Bidasoa Kirol
Elkarteak lehenengo itzuliko azken jardunaldi horretarako. Batetik, Caritas
elkartearekin batera, Kilo Operazioa aurrera eramango du. Horretarako,
galkorrak ez diren elikagaiak eramaten dituzten zaleen artean zozketa bat
egingo dute partidaren atsedenaldian. Bestetik, lesioak direla eta goi mailako
eskubaloia utzi behar izan duen Borja Burguete gazteak omenaldi beroa jasoko du
zaleen partetik.
Joan den urtean Bartzelona Bri irabaztea lortu zuen Bidasoak (diariovasco.com)

No hay comentarios:
Publicar un comentario