Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2012/12/02

Ezustekoa eman eta hirugarren postuan jarri da Hondarribia-Irun


SASKIBALOIA
CADÍ LA SEU D’URGELL 71-77 HONDARRIBIA IRUN
HONDARRIBIA-IRUN: Suárez (5), Ygueravide (13), Karcic (12), Kehsler (13), Stevenson (12). Quintero (5), Reis (13), Nzkeukou, Harris (2), Arroyo (2).

Ezustekoa eman eta etxetik kanpoko lehenengo garaipena lortu zuen atzo Hondarribia-Irunek. Hamahiru partida zeramatzan talde bidasoarrak, ligan Hondartzatik urrun irabazi gabe. Atzo kontrako markagailua irauli behar izan zuen Hondarribia-Irunek Cadí La Seu d’Urgell taldeari nagusitzeko. Kataluniarrak indartsu hasi ziren eta markagailuan abantaila handia lortu zuten. 41-30 iritsi ziren atsedenaldira. Baina bigarren zatian partida erabat aldatu zen, berdeek defentsa gogortu zuten eta erasoan fin aritu ziren. Aldea azkar murriztea lortu zuten eta laugarren laurdena hasi bezain pronto aurretik jartzea lortu zuten, Ygueravidek sartutako hirukoari esker (55-56). Hurrengo minutuetan zehar anotazio erritmoa mantendu zuen Hondarribia-Irunek, eta bi minutu falta zirela Anna Suarezek hirukoa sartu eta partida erabakita utzi zuen (69-73). Atzoko ezusteko garaipenaren ondoren, Emakumeen Ligako sailkapeneko hirugarren postuan jarri da Hondarribia-Irun.

No hay comentarios:

Publicar un comentario