Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2014/10/09

Irundarrek irabazi dute Erregionaleko derbia


Sailkapeneko azken tokian gelditu da Hondarribia

FUTBOLA
REAL UNION B 2-1 HONDARRIBIA

Larunbatean jokatu zuten Real Union Bk eta Hondarribiak Ohorezko Erregionaleko derbi bidasoarra. Stadium Galen izan zen hitzordua, eta etxekoek lortu zituzten hiru puntuak. Hondarribiak eman zuen lehen kolpea, Oliverik aurretik jarri baitzituen berdeak 22.minutuan.

Burumakur hartu zuten txuribeltzek aldagelarako bidea. Baina bigarren zatian, markagailuari buelta eman zioten. Pepek banakoa sartu zuen 57.ean, penalti zalantzagarria baliatuta. Lau minutu beranduago, Urbietak baloia sarera bidali zuen berriro, Patxi taldekidearen jokaldia borobilduta. Lanean segitu arren, Hondarribiak ez zuen binakoa lortu.

Hori dela eta, sailkapeneko azken tokian gelditu da Koldo Aranbururen taldea. Lau jardunalditan puntu bat lortu duen talde bakarra da. Filial txuribeltzak, berrriz, arnasa hartu du lehen garaipenarekin. Asteburuan Hondarribiak Ordizia hartuko du Hondartzan (16:30). Union B Lesakan ariko da igandean, Beti Gazteren aurka (18:30).

Argazkia: diariovasco.com

SAILKAPENA:
 

1  
ARETXABALETA K.E.
12  
2  
AURRERA K.E.
9  
3  
ORDIZIA K.E.
9  
4  
TOLOSA C.F.
8  
5  
HERNANI C.D.
7  
6  
MARTUTENE K.E.
7  
7  
ELGOIBAR C.D.
6  
8  
ANAITASUNA C.D.
6  
9  
ZARAUTZ K.E.
5  
10  
OSTADAR S.K.T.
5  
11  
USURBIL F.T.
5  
12  
BETI GAZTE K.J.K.E.
4  
13  
BERGARA K.E.
4  
14  
REAL UNION CLUB SAD
3  
15  
ALOÑA MENDI KE
2  
16  
TOURING C.D.
2  
17  
ANTZUOLA K.E.
2  
18  
HONDARRIBIA F.E
1  

No hay comentarios:

Publicar un comentario