Bi
partida jokatuko dituzte horiek bost egunetan
Asteburu bateko atsedenaren
ondoren, intentsitate handiko asteari ekingo dio Bidasoa-Irunek. Sailkapeneko
azken aurreko tokian dagoen Villa de Arandari egingo dio bisita larunbatean,
eta Ademar León hartuko du asteazkenean Artaleku kiroldegian. Maila mantentzeko
aukera ia ezerezean gelditu zaionean, bukaerara arte ahalik eta itxurarik onena
ematea izango da talde irundarraren
helburu nagusia.
Arandako Príncipe Felipe
pabilioiean ariko da larunbatean Bidasoa (19:00). Valladolidekin lehia estua
dauka Villa de Arandak, puntu bakarreko aldea baitago bien artean. Garaipenaren
beharra dauka, beraz, etxeko taldeak. Giroa alde izango du gainera, Asobal
Ligako pabilioi beroena baita Arandakoa. Antzeko baldintzetan porrot gogorrak
jasan izan ditu Bidasoak aurten, Valladoliden edo Sagunton adibidez. Hala ere,
Fernando Boleak adierazi du taldeak “heldutasuna” irabazi duela.
Lasaitasun
puntu bat ere izango du larunbatean Bidasoa-Irunek. Sailkapeneko egoerak eta
helburuaren zailtasun ia gaindiezinak, presioa eta irabaztearen beharra nabarmen
murriztu ditu. “Amildegitik hurbil gaude, baina ezin dugu horretan pentsatu.
Lan egitea eta lehiatzen jarraitzea da gure asmoa”, nabarmendu du gaur Boleak.
Ciudad Encantadaren kontrakoan bezala, larunbatean Iñaki Cavero ez da entrenatzailearen
esanetara egongo.
Kiroletik
No hay comentarios:
Publicar un comentario