Bigarren
Mailan jokatuko du hurrengo denboraldian talde irundarrak
FUTBOLA
TOLOSA
2-3 MARIÑO
Aurtengo Euskal Liga irabazi
du Mariño talde irundarrak. Sari handia jaso du gainera, Emakumeen Bigarren
Mailara igotzea lortu baitu ondorioz. Atzo goizean erabaki zuen liga Mariñok,
Tolosako Usabalen irabazita. Maila mantentzeko lehian dago Tolosa, eta lan
handia egin behar izan zuten irundarrek hiru puntuak eskuratzeko. Baina Marinak, Uxoak eta Nekanek satutako golak aski izan ziren garaipena bermatzeko.
Igoera lortuta, denboraldi
bikaina borobildu dute Mariñoko neskek. Nagusi izan dira Euskal Ligan, eta
gorako bidea hartu dute hasieratik. Hamazazpi partida irabazi dituzte, bost
berdindu eta bi bakarrik galdu. Berrogeita zazpi gol sartu dituzte, eta
hamabost jaso. Beste bi jardunaldi
gelditzen dira liga bukatzeko, baina helburua bete du dagoeneko Mariñok.
Hurrengo denboraldian Bigarren Mailan jokatuko du, Oiartzun, Añorga eta Osasuna
moduko taldeekin batera.
Mariñoko neskak igoera ospatzen (Oskitz Saizar Lekuona)
Bideoa: Angel Bertiz Subizar
No hay comentarios:
Publicar un comentario