Hamar
minututan erabaki du neurketa Imanol Idiakezen Toledok
FUTBOLA
REAL
UNION 1-2 TOLEDO
REAL
UNION: Otermin, Piette, Azkoiti (Valín, 47’), Yeray, Seguin,
Rodellar, Eneko Romo, Hugo (72’), Abaroa (78’), Oscar Vega, Goikoetxea.
TOLEDO:
Manolo,
Morales, Tete, Cuerva, Toño Vázquez (68’), San José, Colinas (85’), Albistegi,
Rufino (Ramos, 89’), Barranco, Aguirre.
GOLAK:
0-1:
Rufino, 36’. 2-0: Rufino, 44’. 2-1: Abaroa, 57’.
EPAILEA:
Pere
Barceló Roca (Katalunia)
Fidagarritasun osoa galdu du
Real Unionek Stadium Galen. Gaurkoarekin lau partida galdu ditu segidan etxean.
Neurketa ona osatu dute txuribeltzek, baina bi akats aski izan dira Toledok
garaipena eskuratzeko. Gaur aurkariek ez dute hutsik egin, eta irundarren
egoera larritu egin da. Hamabosgarren da Real Union. Bi puntura dauka promozio
postua, eta laura jaitsiera zuzena. Tartea agortu zaio.
Idiakezen Toledo talde
indartsua den arren, gogor estutu behar izan du Sergio Franciscorena
gainditzeko. Serio irten dira irundarrak, eta fin ibili dira lehenengo zatian
zehar. Baloiaren jabetza aurkariarekin partekatu dute, baina arrisku handiagoa
sortu dute, Seguinen ezker hegaletik batez ere. Eibartarraren erdiratzeek
eragin dituzte abagunerik onenak. 11. minutuan Goikoetxea ez da errematea
egitera iritsi. 31.ean, Azkoitik buruz erantzun dio Seguinek ateratako
kornerrari, baina atezainak geldiketa bikaina egin du.
Alferrikako
ahalegina
Atsedenaldiaren aurreko hamar
minutuetan, Toledok garaipena bideratu du. Baloi luze batek Oterminen eta
Rufinoren arteko buruz-burukoa eragin du. Atezainak ez du irteeran asmatu, areatik
kanpo ukitu du baloia eskuarekin, eta sarerako bidea hartu du zuzenean.
Oterminek ez du txartela jaso, baina Toledok abantaila hartu du markagailuan. Zortzi
minutu beranduago, txuribeltzek gaizki defendatutako korner batean Rufinok
berak bigarrena sartu du. Zelaian ikusitakoa kontuan hartuta, zigor handia jaso
du Unionek.
Sergio Franciscoren taldeak
ez du burua galdu. Bide beretik jarraitu du bigarren zatian, baloia jokatuz eta
gol aukerak bilatuz. 49.minutuan Hugo Rodriguezek eradiratzea egin du eskuin
hegaletik, Abaroak ukitu ondoren Seguini iritsi zaio, baina lateralak
atezainaren eskuetara egin du jaurtiketa. 57.ean saria aurkitu dute
txuribeltzek. Abaroak buruz borobildu du eskuin hegaletik ateratako falta bat.
Unionek berdinketaren bila jarraitu du, eta azken momenturaino egin du
ahalegina. Baina Toledok gol bateko aldea mantendu eta hiru puntuak eskuratu
ditu.
Xabier Otermin atezainak egindako adierazpenak:
No hay comentarios:
Publicar un comentario