Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2014/03/14

Artalekuren babesa bilatuko du Bidasoak

Huesca hartuko dute horiek bihar (19:00)

ESKUBALOIA
Sagunton kale egin ondoren, Artalekun aurkitu nahi du ordaina Bidasoa-Irunek. Huescaren bisita jasoko du bihar, arratsaldeko zazpietatik aurrera. Sailkapeneko laugarrena da talde aragoarra. Denboraldi bikaina osatzen ari da José Nolascoren taldea, eta aurkari gogorra izango da Fernando Bolearen mutilentzat. Lehenengo itzulian partida txukuna egin zuen Bidasoak Huescan. 30-25 galdu zuten horiek, baina azken minutuetan egin zuen ihes etxeko taldeak. Saio hura errepikatzeko itxaropena dauka Boleak: “Artalekun eroso jokatzen dugu, intentsitate handiarekin. Borrokan jarraitzea da ideia”.

Taldeak burumakur ekin zion asteari, baina osatuta iritsiko da larunbateko hitzordura. Entrenamendu fisikoa eta taktikoa egiteaz gain, arlo psikologikoa ere lantzen ari da Bidasoa. Azken emaitzek urrun utzi dute permanentzia ematen duen hamalaugarren postua. Lau puntu gehiago ditu Valladolidek. Hala ere, aukerak izango dituela uste du entrentzaileak. Artalekun jokatzeak ematen duen abantaila baliatzea ezinbestekoa izango da zentzu horretan.  Biharko partidarako Roberto Alavarezena izango da Bolearen zalantza bakarra. Sorbaldan min hartuta dabil galiziarra, eta hutsune garrantzitsua izango litzateke irundarren lehenengo lerroan.

noticiasdegipuzkoa.com

No hay comentarios:

Publicar un comentario