Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2011/12/05

Kaanche eta Pacha izan ziren azkarrenak Txingudi Ikastolan

ATLETISMOA


Hossain Kaanche gizonezkoetan, eta Vanesa Pacha emakumezkoetan, izan ziren irabazleak Irungo Hiria krosean. Lehenengoak erritmo bizia jarri zuen irteeratik, eta Txindokiko Eñaut Intsausti bakarrik izan zen hura jarraitzeko gai. Kaanchek 25 minutu eta 7 segundo behar izan zituen 7.940 metroak osatzeko. Hamar segundoko atzerapenarekin iritsi zen Eñaut Intsausti ordiziarra, eta Pedro Mari Muñoz izan zen hirugarren.
Emakumezkoetan Vanesa Pacha nafarra jaun eta jabe izan zen. 20 minutu eta 28 segundoko denboran amaitu zituen 5.370 metroak, Goierri Garaiako Lourdes Oiartzabal eta Super Amara BATeko Itsaso Escondrillasen aurretik.


SAILKAPENAK
Senior gizonezkoak:
1.go Hossain Kaanche (Bidezabal ) 25.07
2.Eñaut Intsausti (Txindoki) 10 segundora
3.Pedro M.Muñoz (Xeye) 26 segundora
Senior emakumezkoak:
1.go Vanesa Pecha (Hiru Herri) 20.28
2.Lourdes Oiartzabal (Goierri Garaia) 19 segundora
3.Itsaso Escondrillas (Super Amara BAT) 36 segundora

Hossain Kaanche. Argazkia: atletismoatope.diariovasco.com

No hay comentarios:

Publicar un comentario