Binakako MPB Txapelketako bi partida
jokatuko dira gaur
ZESTA PUNTA
Mundu mailako zesta punta pilotaririk onenak bilduko dira gaurtik
aurrera Hondarribian. Ostiralero jokatuko dira partidak uda osoan zehar,
Jostaldi pilotalekuan. Gainera, gastronomiarekin uztartu ahal izango dute
ikuskizuna zaleek. Marmitakoa, txakolina eta ardoa dastatzeko
aukera izango dute sarreraren truke.
Hasteko, uztailan zehar Munduko Pilota Batzarraren binakako txapelketako
partidak hartuko ditu Jostaldik. Bi
multzo egongo dira. A multzoan, Egiguren II-Erkiaga, Ithurria-Aldazabal eta Olha-Etcheto
ariko dira. B multzoan, berriz, Olharan-Txasio, Aritz Erkiaga-Leo, eta
Arbe-Enbil.
Ligaxkako hiru jardunaldiak Hondarribian jokatuko
dituzte. Multzo bakoitzeko bi onenak finalerdietara pasako dira. Finalerdi
horiek Hondarribitik kanpo jokatuko dira, Plentzian eta Markinan. Final handia,
ordea, Hondarribira itzuliko da. Uztailaren 25ean izango da. Lehenago,
uztailaren 4ean, 11n eta 18an, ligaxkako partidak jokatuko dira Hondarribian.
Denak arratsaldeko zortzietan. Abuztuan zehar, banakako txapelketa eta Jai
Alai World Tourreko final handia egingo dituzte Jostaldin bertan.
Kiroletik
Munduko Pilota Batzarreko Kepa Arroitajauregiren adierazpenak:
No hay comentarios:
Publicar un comentario