Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2014/06/09

Aitor Zulaika izango da Real Unioneko entrenatzaile

Realaren laguntza jasoko du Irungo klubak aurrera ateratzeko

FUTBOLA
Ondorengo orduetan egingo du ofizial Real Unionek 2014/2015 denboraldirako entrenatzailearen izena. Aitor Zulaika azpeitiarra eseriko da Stadium Galeko aulkian. Debuta egingo du 2.B mailan lehenengo entrenatzaile moduan. Herriko Lagun Onak-en urteak eman ondoren, Jose Luis Riberaren laguntzaile izan zen Sestao Riverren 2012/2013an. Zulaikak bi lagun izango ditu ondoan. Manu Merino bigarren entrenatzaile izango da, eta Ibon Zoilo prestatzaile fisiko.

Real Unionen etorkizuna argitzen hasi baldin bada, Realaren babesari esker izan da. Donostiako klubaren laguntza ekonomikoa jasoko du Stadium Galeko elkarteak, baina trukean, hainbat baldintza bete beharko ditu. Entrenatzailearena da lehenengo adibidea, eta udan zehar iritsi daitezkeen jokalariekin berdina gerta daiteke. Orain arte Real Unionek utzitako bizpahiru jokalari izan baditu, aurten bikoitza baino gehiago izan daitezke. Realaren gidaritza izango du Unionen proiektu berriak.

Aitor Zulaika (diariovasco.com)






No hay comentarios:

Publicar un comentario