Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2014/05/18

Gipuzkoako onena izan da Hondarribia trainerilletan

Liga eta Txapelketa irabazi dituzte berdeek

ARRAUNA
Gipuzkoa mailako trainerilletan nagusi dela frogatu du Hondarribia Arraun Elkarteak. Modalitateko bi proba jokatu dira asteburuan Mutrikun. Gipuzkoako Ligako bederatzigarren eta azken jardunaldia, eta Gipuzkoako Txapelketa. Bietan, Hondarribiko Beñat Elzo ontzia izan da azkarrena.

Larunbatean garaipenarekin borobildu zuten liga berdeek. Lehia estua izan zuten San Juanekin, eta segundo bakarrean sartu ziren bi ontziak. Orio izan zen hirugarren, ia lau segundoko atzerapenarekin. Sailkapen nagusian, Hondarribiak bukatu du lehenengo postuan, 66 punturekin.

Gipuzkoako Txapelketan ere, txapela jantzi du Hondarribia Arraun Elkarteko taldeak. Garaipen argiagoa izan da igandekoa. Sei segundoko aldea izan dute berdeek San Juanekiko, eta ia hamarrekoa Oriorekiko. San Pedro izan da laugarren. Datorren asteburuan Euskadiko Txapelketa jokatuko da Mutrikun bertan.


EMAITZAK:


https://www.facebook.com/julen.castrilloniridoi

No hay comentarios:

Publicar un comentario