Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2014/05/20

BATeko taldeen helburuak argitu ditu ligako lehen jardunaldiak

Sailkapeneko bi muturretan gelditu dira neskak eta mutilak

ATLETISMOA
Espainiako Lehenengo Mailako atletismo ligako lehen jardunaldia jokatu da asteburuan ordutegi eta eszenatoki ezberdinetan. Super Amara BATeko gizonen eta emakumeen taldeak kategoria berdinean lehiatzen ari dira aurten, baina maila ezberdina erakutsi dute. Kontrajarritako helburuak izango dituzte hurrengo jardunaldietan.

Neskek lehenengo postua eskuratu zuten larunbatean Burgosen jokatutako topaketan. 192 punturekin, atzetik utzi zituzten Valladolid, Burgos eta Oviedo. Hirugarren jardunaldian Ohorezko Mailara igotzea izango dute helburu. Bakarka, Olatz Arrietak luzeera jauzian irabazi zuen (6,17 m), Teresa Errandoneak 100 metro hesietan (13.97), Malen Ruiz de Azuak pertika jauzian (3,58 m), Clara Viñarasek 3000 metro oztopoetan (11:39), Nerea Sarriegik 3000 metrotan (10:39) eta Teresa Zaraguetak altuera jauzian (1,66 m).

Mutilen taldea Donostian lehiatu zen igandean, UPV/EHUren, Atletico San Sebastianen eta Salamancaren kontra. Bigarren postua eskuratu eta jaitsierako topaketa ekiditeko asmoa zeukanBATek, baina ezin izan zuen lortu. Sailkapeneko azken tokian gelditu ziren mutilak, eta jaitsiera saihestea izango dute helburu hirugarren jardunaldian. Bakarka, Gen Abreuk 400 metrotan irabazi zuen 44.25eko marka ikusgarriarekin. Imanol Gilek 100 metrotan eskuratu zuen garaipena, (10.83), Eneko Albisuk pertikan (4.40 m) eta Mikel Mateyk altueran (2,01 m).

Jon Altuna eta Ander Lopez (https://www.facebook.com/nerea.sarriegi)

No hay comentarios:

Publicar un comentario