Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2014/05/09

Artalekura itzuliko da Puente Genil

Asobal Ligara igotzea lortu zuen talde andaluziarrak Irunen

ESKUBALOIA
Hiru jardunaldi gelditzen dira aurtengo Asobal Liga bukatzeko. Bi partida jokatuko ditu Bidasoa-Irunek etxean, eta bakarra etxetik kanpo. Artalekuko biak irabaztea jarri du helburu Fernando Bolearen taldeak. Lehenengo hitzordua bihar bertan izango du. Angel Ximenez Puente Genil hartuko du Artalekun, arratsaldeko zortzietatik aurrera. Sailkapeneko hamabigarren postuan dago Kordobako taldea, bi puntu jaitsiera postuen gainetik. Garaipenaren beharrez iritsiko da beraz, Irungo kiroldegira.

Eszenatoki berezia da Artaleku Puente Genilentzat, bertan lortu baitzuen Asobal Ligara igotzea, joan den urteko play off-ean. Bidasoa-Irun menderatu zuen finalean, 2013ko maiatzaren hamabian. Mendeku zantzua ere izan dezake, beraz, biharko partidak bidasoarren aldetik. Baina helburu nagusiak, sufrimendua eta presioa ahaztea eta eskubaloiaz gozatzea izango dira. Roberto Alvarezek, Fernando Rinconek eta Iñaki Susperregik ezin izango dute neurketan parte hartu.

Ligaxkako lehen postua izango du jokoan Irungok                               
Igoera faseko ligaxkako azken partida jokatuko du igande eguerdian HTG Express Irungo Gaztiak-ek. Joan den astean 16-35 nagusitu ziren beltzak Eibarko Hartizaren etxean. Hortaz, neurketa guztiak irabazi dituzte orain arte. Baina azken jardunaldian Ordizia hartuko dute, sailkapenean bigarren tokian dagoen taldea. Zortzi puntutan berdinduta daude Irungo Gaztiak eta Ordizia. Partida irabazten duenak, datorren asteburuko azken fasea etxean antolatu ahal izango du.

Joan den urteko play off-eko irudia (CD Bidasoa)

No hay comentarios:

Publicar un comentario