Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2014/04/25

Promozioa saihesteko lehia estua hasiko du bihar Real Unionek

Amorebietako Urritxen jokatuko dute txuribeltzek (17:00)

FUTBOLA
Getafe Brekin eta Atlético Brekin promozio postuan berdinduta dago Real Union. Hiru jardunaldi gelditzen dira 2.Bko liga bukatzeko, eta puntu gutxien biltzen dituenak maila mantentzeko kanporaketa jokatu beharko du. Laudio urrun gelditu da, hogeita hamasei punturekin. “Play-off txiki bat da”, onartu du gaurko prentsaurrekoan Sergio Franciscok. Txuribeltzek bi neurketa izango dituzte etxetik kanpo, eta bakarra Stadium Galen. Lehenengoa Urritxen jokatuko dute bihar, Amorebietaren kontra (17:00). Irabaztea urrats handia izango litzateke irundarrentzat, baina lan handia egin beharko dute hiru puntuak eskuratzeko.

Amorebietak jipoia jaso zuen joan den astean Lezaman. 5-0 galdu zuen Bilbao Athleticen kontra. Hortaz, zaleei garaipena eskaintzen saiatuko da ordainetan.  Hamargarren postuan dago Iñaki Lenizen taldea, eta Errege Koparako sailkatzea du helburu. Lehenengo itzulian husna egin zuten Real Unionek eta Amorebietak Stadium Galen. Oraingoan ere neurketa berdindua espero du Sergio Franciscok: “Amorebieta lehiatzera irtengo da, eta haien mailan jarri beharko dugu partida irabazteko. Guk gehiago daukagu jokoan”. Seguinek eta Rodellarrek zigorra bete beharko dute, eta ezin izango dute jokatu. Aldaketak izango dira, beraz, defentsan eta zelai erdian.


No hay comentarios:

Publicar un comentario