Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2013/09/13

Erronka zaila izango du Bidasoak Asobaleko lehenengo jardunaldian

Logroñon itzuliko dira horiak goi mailako lehiara

ESKUBALOIA
Bukatu dira probak Bidasoa-Irunentzat. Sei urte luzeren ondoren, goi mailan lehiatuko da berriro Artalekuko Taldea. Logroñon jokatuko du bihar, Asobal Ligako lehenengo jardunaldian. Naturhouse La Rioja izango du aurkari, azken urteotan maila handia eman duen taldea. Aurten ere, Bartzelonaren atzetik bigarren izateko faborito nagusi, edo ia bakarra da. Bidasoarentzat aspaldiko ezagun diren bi jokalari daude Errioxan. Unai Arrieta, eta Gurutz Aginagalde atezain irundarra. Berezia izango da haientzat urtetan soinean eraman duten elastikoaren aurka aritzea.

Partida ahalik eta onena egingo du bihar Bidasoak, kategoriara ohitzen hasteko ahaleginean. Baina Fernando Bolearen taldearen benetako lehia, datorren astean iritsiko da, etxeko lehenengo partidarekin. Cangas de Morrazo taldea hartuko du Bidasoak, sailkapeneko azken postuetako borrokan egotea espero den taldea. Talde irundarraren helburua ere, Asobal Ligan jarraitzea izango da argi eta garbi. Horretarako, bi talde utzi beharko ditu atzetik sailkapenean. Maila mantentzeko, Artalekuko partidak irabaztea ezinbestekoa izango da beraz. Baina lehenago, esan bezala, itxura ona eman nahiko du talde irundarrak Logroñoko irteeran. Bihar izango da partida, Errioxako Kirol PabilIoiean, arratsaldeko zortzietan.

Aurten Asobal Ligan jokatuko duen taldea (diariovasco.com)


Asier Zubiria atezainarekin Antxeta Irratian izandako elkarrizketa.

No hay comentarios:

Publicar un comentario