Hirugarren
jardunaldian neurtuko dituzte indarrak Hondarribiak eta Union Bk
FUTBOLA
Interes gune bat gehiago
izango du Ohorezko Erregionaleko denboraldiko lehenengo derbiak. Hondarribiaren
eta Real Union Bren arteko lehia sutsuaz gain, Ama Guadalupekoa traineruko
arraunlariei egingo zaien omenaldia izango baita Hondartza futbol zelaian. Ligan
lortutako bi banderak, eta batez ere, Kontxako garaipena ospatuko dituzte beste
behin. Bihar izango da partida, 16:30etan.
Kirol arloan, berdinduta iritsiko
dira berdeak eta txuribeltzak lehenengo derbira. Ligako hasiera antzekoa izan
dute, partida bana irabazi eta bestea galdu egin dute biharko aurkariek. Azken
jardunaldian 1-0 galdu zuen Hondarribiak Lesakan, lidertzan dagoen Beti
Gazteren kontra. Unionek Hernani hartu zuen Galen eta 0-1 nagusitu ziren
kanpokoak. Sailkapeneko zortzigarren postuan dago filiala, eta bederatzigarren
Mikel Llorenteren Hondarribia.
Helburu ezberdinak
Denboraldi ona egin zuten
berdeek 2012/2013an eta seigarren postuan bukatu zuten liga. Aurten hamabi
jokalari berrirekin abiatu dira eta zail izango dute hura errepikatzea. Javi
Garmendiaren Real Union Bk urteroko helburuarekin jarraituko du, jokalari
gazteak trebatzeko asmoz. Hondarribiak bezala, txuribeltzek ere aldaketak izan
dituzte aurten. Hala ere, lehenengo postuetako lehian egoteko faboritoen
multzoan daude.
diariovasco.com
No hay comentarios:
Publicar un comentario