Laugarren partida irabazi dute segidan irundarrek
FUTBOLA
HUESCA 0-2 REAL UNION
HUESCA: Nacho Zabal, Llamas, Escardina,
Mauro (Tariq 58’), Atienza, Aicart, Piojo, Bernal (Martínez 66’), Gerard,
Juanjo Camacho eta Borja Sánchez (Bruna 79’).
REAL UNION: Otermin; Piette, Sagastibeltza, Azkoiti,
Valín (Rodellar 45’), Yeray González, Gabilondo, Eneko Romo (Seguín 76’),
Saizar (Abaroa 63’), Juan Domínguez eta Hugo.
GOLAK: 0-1, 8’: Juan Domínguez. 0-2, 90’:
Hugo.
EPAILEA: Gil Cozcoya (Valentzia).
Sasoi
betean dago Real Union. Etxean bezala etxetik kanpo ere, hirunaka pilatzen ditu
puntuak talde txuribeltzak. Hamabi ditu dagoeneko eta hirugarren postuan dago
sailkapen nagusian, Las Palmasekin eta Conquenserekin berdinduta. El Alcoraz
futbol zelaian irabazi zuten atzo irundarrek, denboraldi hasieran lidertzarako
hautagai zen Huescaren kontra.
Ondo
baino hobeto hasi zen partida Unionentzat. Zortzigarren minutuan txartel gorria
ikusi zuen Aicartek eta falta jaurtiketan 0-1ekoa sartu zuen Juan Domínguezek.
Momentu bikainean dago erdilari donostiarra ere. Hortik aurrera eroso mugitu
zen Real Union, zelaian ondo kokatuta eta kontraerasoan norgehiagoka
erabakitzeko asmoz. Atsedenaldiaren aurretik, Valinek min hartuta zelaia utzi
behar izan zuen. Rodellar irten zen bere ordez eta Yerayk bere kokapena
atzeratu zuen, zentral posturaino.
Bigarren
zatian indartsu irten zen Huesca, erasoan golaren bila. Unionek bere lanean
jarraitu zuen, lasai eta tinko. Kontraerasoan arrisku handia sortu zuten
txuribeltzek hegaletatik. Luzapena iritsi zen horrela eta Huesca baloi luzeekin
saiatzen ari zenean, 0-2koa sartu zuen Sergio Franciscoren taldeak.
Gabilondoren jokaldi baten ondoren, Hugo Rodríguezek baloia sarera bidali zuen.
Beste hiru puntu pilatu ditu horrela Real Unionek. Datorren asteburuan Real
Sociedad Bren kontrako derbia izango dute txuribeltzek Stadium Galen.
realunionclub.com
No hay comentarios:
Publicar un comentario