Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2013/08/22

Hasiera txarra izan du Asobaleko Bidasoak

ESKUBALOIA
BIDASOA IRUN 26-29 AMENABAR ZARAUTZ

BIDASOA: Mindegia, Otegi, Zubiria, Díaz de Cerio (2), Álvarez (2), D.Rincón (1), Aldunate (1), Mujika (4), Aramburu (6), Jauregi (1), F.Rincón, Ugarte (2), Iriarte (2), Susperregi ( 2 ) eta Cavero (3)
ZARAUTZ: Agote, De Carlos, Atorrasagasti, Garate (1), Mugerza (2), Josu, Sasiain (1), Lertxundi (2), Balenziaga (2), Agirregomezkorta, Etxaniz (3), Bujanda (2), Ondarroa (6), Agirrezabalaga (6) eta Alzaga (4)
PARTZIALAK: 5´(3-3),10´(6-6), 15´(9-7),20´(10-8),25´(14-11), 30´(16-15). 35´(16-17),40´(18-16),45´(20-20),50´(21-24),55´(24-26), 60´(26-29)
Epaileak: Txema Braz eta Carlos Gude

Aurredenboraldiko lehenengo partida jokatu zuen atzo Bidasoa-Irunek. Emaitza txarra izan zen, Amenabar Zarautzen aurka galdu baitzuen Artalekun. Ohorezko B Mailan azken aurrena izan zen talde zarauztarra 2012/2013 denboraldian. Emandako itxura ere ez zen ona izan, Bidasoak Asobal Ligan jokatuko duela kontuan izanda. Argi dago urte gogorra izango dela aurtengoa kirol arloan.

Lehenengo zatian taldeen arteko berdintasuna nagusi izan zen, baina Bidasoak abantaila txikiak izan zituen atsedenaldira arte (16-15). Bigarrenean Zarautzek gogo, grin eta gaitasun fisiko handiagoa erakutsi zuen.  Irundarrak nekatuta iritsi ziren azken hamar minutuetara eta hor egin zuen aldea Amenabarrek. 45. Minutuko 20nakotik aurrera, Zarautz izan zen nagusi.

Bigarren proba ostiralean

Lan handia dauka aurretik Fernando Bolea entrenatzaileak. Ostiralean bertan Asobalen aurkari izango duen Huescaren kontra jokatuko du Bidasoak Jacan. Jokalari berriek taldekideekin akoplatzeko beste aukera bat izango dute. Atzokoan, Urtzi Otegik, Ander Iriartek, Ekaitz Mujikak eta Aitor Diaz de Ceriok lehenengo minutuak izan zituzten. 

CD BIDASOA