PILOTA
Eskuz binakako txapelketako
partida izango da ostiralean Hendaiako Daniel Ugarte pilotalekuan. Berasaluze
VIII.a eta Albisu, Jaunarenaren eta Barriolaren aurka arituko dira. Bigarren
bikotean, Ion Jaunarenak joan den igandean Eibarren lesionatutako Xalaren tokia
hartuko du. Hiru garaipenekin, sailkapeneko laugarren postuan dago leitzarrek
osatutako bikotea. Berasaluzek eta Albisuk partida bakarra irabazi dute eta
sailkapeneko azken aurreko postuan daude. Festibala 20:30etan hasiko da, Retegi
Bi-Laskurain eta Aritz Lasa-Pascual partidarekin. Pilota aukeraketa gaur izango
da, arratsaldeko lauretatik aurrera.
Elkarren aurka arituko dira Barriola eta Berasaluze.
No hay comentarios:
Publicar un comentario