FUTBOLA
Real Union B 3-2 Aloña Mendi
Hondarribia 0-2 Beti Gazte
Ohorezko Maila Erregionaleko
bigarren postuan jarraitzen du Real Union Bk. Larunbatean Aloña Mendiri irabazi
zion Galen, azken minutuan sartutako gol bati esker. Ondo hasi zen partida
txuribeltzentzat, baloiaren jabe egin ziren eta 11.minuturako 2-0 jarri ziren
markagailuan. Azpirozek eta Balerdik sartu zituzten lehenengo bi golak.
Atsedenaldia iristear zegoenean aldea murriztea lortu zuten kanpokoek eta
bigarren zatian, binakoa jarri zuten markagailuan. Partida berdinketarekin
amaituko zela zirudien, baina 90. minutuan Arzamendik hirugarren gola sartu eta
garaipena eman zion filialari. Hirugarren postuan dagoen Bergararen kontra
jokatuko du Union Bk asteburuan. 27 puntu dituzte txuribeltzek bi gutxiago
Bergarak.
Hondarribiak galdu
Oiartzunen
lortutako garaipen garrantzitsuaren ondoren, atzerapausua eman zuen larunbatean
Hondarribiak Beti Gazteren aurka. Lesakarrek partida ona egin zuten, presioan
eta kontraerasoan nagusi izan ziren eta hiru puntuak eraman zituzten Hondartzatik.
Sailkapeneko bederatzigarren postura jaitsi da Hondarribia, baina lehenengo
postuetatik hurbilago jarraitzen du, jaitsiera postuetatik baino. Bost puntura
dute berdeek hamargarren postuan dagoen Mondragon taldea, eta Arrasaten jokatuko
dute hain zuzen ere datorren asteburuan. Partida erabakigarria izango da Mikel
Llorenteren Hondarribiarentzat.
diariovasco.com

No hay comentarios:
Publicar un comentario