Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2012/03/06

Liderra baino gehiago izan da ZAISA-Irun Plaiaundin

ERRUGBIA
ZAISA-IRUN RUGBY TALDEA 27-18 UNIVERSITARIO DE BILBAO
Partida garrantzitsua irabazi zuen larunbatean ZAISA-Irunek Plaiaundin. Universitario de Bilbao liderra izan zuen aurrean, eta bostehun pertsona baino gehiago harmailan. Partida ona egin zuten irundarrek, aurrelariek batez ere. Oscozek, Urko Genuak, Mikel Genuak eta Imazek egin entsegu bana egin zuten, eta Anthianek hiru transformazio eta bi zigor jaurtiketa. Garaipen honekin beste aurrera pauso bat eman dute beltzek, eta Plaiaundin galdu gabe jarraitzen dute. Liderraren kontra ere sendo mantendu dira eta badirudi igoera faserako kontuan hartu beharreko taldea izango dela ZAISA-Irun.

No hay comentarios:

Publicar un comentario